XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6

ZERGATIK EZIN DA BIZITZAREN BIDEA ZUZENDU?

Piano, piano amoltsu: zure hortzak dira bide zuzena bezala; esaiozu bizitzari, esaiozu orain arte eginiko bidea zuzen dezala. Zer bestela?

-DENAK DU KONPONBIDEREN BAT; era batera nahiz bestera, dena konpontzen da azkenean -esaten zuen aitak, etxean arazoren bat gertatzen zenean.

Eta arrazoirik ez zitzaion falta hein batean; gizakion esku dauden gauzetan, edozer konpon daiteke.

Eta gauza batzuk zeharo konpon ez badaitezke ere, aurrera jarraitzeko moduan behintzat jar daitezke.

Orain, ordea, aitari galdetuko lioke, ea zer konponbide aurkitzen dion egoera honi.

Bizitzaren erabakiek ez dute atzera bueltarik.

Bizitzaren krudeltasuna mugagabea da; denborak aurrera egiten du, soroan lurra zanpatuz jiraka doan harrizko makalak bezala; parean harrapatzen duen guztia azpiratzen du, hala pertsonak, nola gauzak; iraunkorrenak ere haren azpian ezerezten dira, xaboiaren aparra bezala.